Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Biblioteca pública y biblioteca escolar: ¿una colaboración imprescindible?»

diciembre 1

Liburutegi publikoa eta eskola-liburutegia aliatu naturalak dira, baina beti ez da posible harreman on bat ezartzea. Ikastaro honetan, bakoitzaren ezaugarriak eta funtzioak eta egoera aztertuko dira, eta haien artean zer konexio-mota ezar daitezkeen aztertuko da. Horretarako gai hauek landuko dira:

  • Eskola-liburutegiaren eta liburutegi publikoaren rolak eta funtzioak.
  • Eskola-liburutegiaren eta liburutegi publikoaren arteko harremana: ezinbesteko lankidetza?
  • Lankidetza arrakastatsuaren adibide bat. Liburutegien arteko lankidetza-plan bat sortzea.

Prestakuntzak bi zati uztartuko ditu: alde teorikoa, non kontzeptuak eta adibide errealak azalduko diren, eta alde praktikoa, talde-lanean egingo dena. Inguruko eredu praktikoak ere azalduko dira.

Lekua: Donostiako Haur Liburutegi Nagusia, (Fermin Calbeton, 25)

Irakaslea: Dolors Madeo Ger

Data: 2025eko abenduaren 1a

Ordutegia: 09:30-13:30 eta 15:00-17:00

Iraupena: 6 ordu

Hizkuntza: gaztelania

Prezioa: 60 € bazkideek | 30 € bazkide langabeek | 90 € ez bazkideek

Izen-ematea: irailaren 22tik aurrera, leku guztiak bete arte

Informazio gehiagorako eta zalantzak argitzeko: aldee@aldee.eus | 605 715 007

Local

Donostiako Liburutegi Nagusia (Haur Saila) – (Haur Liburutegi Nagusia)
Fermín Calbetón, 25
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España