Erakusketa hau osatzen duten 10 paneletako bakoitzean gai bat garatzen da, non irudi bakoitzak, izen bakoitzak, leku bakoitzak Australiara emigratu zuten gizon eta emakumeen historia komun eta aldi berean berezi horren zati bat irudikatzen duen. Bizitza baten zatiak. Komunitate honen oroimenean, identitatean eta bizipenetan egin den ibilbide bisuala eta emozionala. Nahiko ezezaguna den diaspora honen giza eta kultur ondareari balioa ematen zaio erakusketa honen bidez, haien pasadizoak eta istorioak publikori hurbilduz.