Lau argazkilari, ingurune bat eta ikusteko modu asko. Las Cuatro Esquinas kolektiboak bizi garen paisaia ikuspegi pertsonal eta anitzetatik esploratzera gonbidatzen gaitu. Irudi bakoitzak inguruko izkina bat erakusten du: bere argi-itzalak, bere pultsua, oharkabeko xehetasunak. Egunerokoa aurkikuntza bihurtu nahi duen erakusketa. Las Cuatro Esquinas hauek gara: Iñaki Laka, Juan Ignacio Llana, Javi Trapero eta Félix Pérez.