MODERATZAILEA: Aitziber Pérez de Kárkamo Herrán, kazetaria. Hedabide askeetan komunikatzen saiatzen dena, betaurreko eta luma moreak jantzita
“Kapitalismo berdea” deiturikoaz hitz egitea aurrerapenaren eta energia-trantsizioaren izenean lurraldea okupatu eta ustiatzeaz hitz egitea da. Hitzaldi honetan, korporazio handiek mendiak eta lursail emankorrak industrialde bilakatzen ari direla ikusiko dugu, baita, horren ondorioz, naturaren zikloak, elikadura-burujabetza eta bizitza bera arriskuan jartzen ari direla ere. Begirada ekofeminista batetik, lurraldearen defentsa aldarrikatuko dute, herrietarako eta emakumeentzako bizi-borroka kolektibo gisa.