Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Oreixe Akustikoa 2025: Antuxuna

septiembre 5

Oreixe Akustikoa 2025 egitarauaren baitan. 

 

Sarrerak online eta leihatilan

Emanaldi bakoitzerako sarrerak https://amaiaarrasate.janto.es helbidean eskuratu ahalko dira, eta egunean bertan emanaldi bakoitzaren aurretik leihatilan. Sarrera bakoitzaren prezioa 5 €-koa izango da.

 

Irailaren 5ean, ostirala, 19:30ean – Antuxuna

Antuxuna Nagore Etxabe Etxabe-ren bakarkako proiektua da. Musikari ipurtarin honek, talde ezberdinetan bateria, txalaparta zein baxua jotzen diharduenak, bakarkako bideari ekin dio euskal kultura eta teknologia uztartzeko gogoarekin.

Antuxunak proposatzen diguna ikus-entzunezko emanaldia da, euskal kantutegi zaharraren birmoldaketa elektroniko eta guztiz digitala, zuzeneko musika, LED argiak eta proiekzioak uztartzen dituena. Hots, folk teknologikoa: estetika, egiteko modu eta sonoritate finko bat duen folklore instituzionalizatutik haratagoko proposamena.

Local

Juan Arzamendi Musika Etxea (JAME)
Zerrajera Kalea, 8
Arrasate/Mondragón, Gipuzkoa 055 España