Bermeoko 2025eko jaien barne.
DUPLA
Aguraingo taldea Beñat Oribek eta Gari Uriartek osatzen dute. Orain dela lau urte sortu zenetik, etengabe aritu da bere proposamenarekin, pop musika, musika elektronikoa, rapa eta euskal folklorea nahastuz.
2023 amaieran bere lehen lana argitaratu zuten, eta horren ondoren sare sozialetan gorakada nabarmena izan zuten, euskal musikaren panoraman lekua eginez.