Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Donostiako Euskal Jaiak 2025: Dantza sueltoko txapelketa

septiembre 7

Donostian iraileko lehen egunetan izan ohi dira Euskal Jaiak. Formatu txikiko kultur jarduerez osatutako programa bat, estropaden igandeen inguruan, non kultura, folklorea eta euskal kirola batzen baitira. Aurten, ezin konta ahala jarduera egingo dira: kantautoreak, kontzertuak, dantzaldiak, herri-kirolak eta ikuskizunak.

Dantza Sueltoko txapelketa

Dantza Sueltoko txapelketa, Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin, irailaren 7an izango da, igandea, Konstituzio plazan, arratsaldeko 18:00etan. Bikote bakoitzarentzat Fandango bat eta Arin Arin bat interpretatuko dira txistuarekin eta trikitiarekin. Puntuatuko diren beste bi froga ere pasa beharko dira: «Besoak airean» (Fandangoko 2 pauso) eta «txapela gainean» (Arin arineko 2 pauso) eta derrigorrezkoa da usadiozko jantzia erabiltzea. Guztira 9 bikotek hartuko dute parte.

Local

Konstituzio Plaza (Donostia) – (Mandasko Dukea aretoa)
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España