«Komikiaren ezinbesteko elkarrizketak» seriea, komikiaren eta ilustrazioaren ingurukoa. Atal honetan Héctor Germán Oesterheld eta F. Solano López dira protagonistak “El eternauta» lanaren bidez.
“El eternauta” Argentinako Hora cero semanal?aldizkarian argitaratu zen komiki gisa lehen aldiz, 1957. eta 1959. urteen artean. Gertaera fantastiko bat kontatzen du: Ellos izen gaitzesgarriaz ezagunak diren alienigenen arraza batek Buenos Aires inbaditu zuenekoa. Kontakizunean zehar, Juan Salvok estralurtarrei aurre egingo die, denboran barrena bidaiatuko da, eta gizateria osoaren azken oinordeko bihurtuko da, bere gogoz kontra.