MusEkintza 2025/2026 – Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen Jaialdiaren egitarauaren barruan.
Garazi Etxaburuk eta Osa+Mujika Konpainiak interpretatutako bi dantza pieza.
Biek oso ikuspegi plastikoa eta zaindua dute mugimenduari buruz, transmititu egiten dute, pentsarazi egiten digute.
Bi dantza lanen ondoren, publikoak artistekin solasaldi bat izango du dantzaren munduko sorkuntzarekin lotutako hainbat alderdi jorratzeko.