Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Poetika 2025/2026: Kontzertu-errezitala. Nerea Delgado

septiembre 26

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako kontzertu-errezitala, Poetika zikloaren barruan:

Nerea Delgado

Nerea Delgadoren familia Aragoikoa da eta Valentzian jaio zen 1993an. Artearen Historian graduatu zen, Valentziako Unibertsitatean. Musikaz eta poesiaz zuen jakin-minak gaztetatik idazten hastera bultzatu zuen. 16 urte zituela, Interneteko bere lehen bloga ireki zuen, eta gerora beste sare sozial batzuk etorri ziren. Mikrofono irekiekiko eta errezitalekiko grina Benimaclet-eko Kaf Café literatura-kafetegi ezagunean aurkitu zuen, eta, gaur egun, Espainian barna dabil, kontzertu-errezitaldietan bere bertsoak irakurriz. Kultura-jardunaldietan eta institutuetan parte hartzen du, eta letrista gisa kolaboratzen du.
Lan hauek argitaratu ditu: Tanto en ti (2015), La barba de Peter Pan (2016), Los pájaros sabrán (2018) eta Hijos del invierno (2022).

David Castroren musika emozioz betetako egile-abesti dotoreekiko topaketa intimo bat da. Publikoarekin konektatzeko, komunikatzeko eta transmititzeko duen gaitasunak kontzertu bakoitza esperientzia berezi bihurtzen du; bere kontzertuetan sentsibilitatea eta benetakotasuna protagonista izaten dira.
Bere diskografian, nabarmentzekoak dira El idioma de los relojes (2019), Voltea mi mundo (2022) eta Corazonadas (2023).

Partaideak: Nerea DelgadoDavid Castro.

(Hizkuntza: gaztelania)

Local

KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua)
Elbira Zipitria, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España