Oso dibertigarriak eta aspergarriak, apatikoak eta pasiozkoak, beldurtiak eta arriskutsuak, zuzenak eta enigmatikoak, konpromiso handikoak eta, aldi berean, axolagabeak diren pertsonen gizarte sekretua dira. Buruargiak. Milaka aukerari irekita daude.
Lan honetan hiru heldu nerabezaroa ulertzen saiatzen ari dira; egungoa, baina baita berena ere. Zer gogoratzen dugu bizitzaz eta hondamendiz beteriko garai hartaz? Inoiz inori esan ez diogun zer sekretu genuen? Nola erlazionatzen ginen helduekin?
Zer berreskuratuko genuke urte haietatik… eta zer ezabatu nahiko genuke?