Helena López Camachok gidatutako solasaldi irekia.
Zer gertatzen da erakusketa-formatua esperimentaziorako gune izateari utzi eta betebehar bihurtzen denean?
Zer eskaintzen die gailu honek, bere ahalmen guztiekin, benetan aldarrikatzen dutenei?
Zer espero dugu —zer espero da— arte-prozesu eta piezetan sortutako jakintzak sozializatzeaz hitz egiten dugunean? Zein baliabide mota irudika ditzakegu herritarren eskubide kulturalen alde modu eraginkorragoan lan egiteko?
Galdera horiek izango dira saio ireki honetan jorratuko diren gaietako batzuk. Helenarekin batera parte hartuko dute Iñigo Gómezek (Iruñeko Udaleko Kultura Arloko zuzendaria) eta Elisa Artetak eta Amaia Suberviolak (Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntzen Programaren aurreko edizioetako artista onuradunak).
Helena López Camacho