Zirku txiki eta xelebre bat iritsi da Torrezabalera, bere orga, maleta eta kutxekin ehunka kilometro egin ondoren. Gelditzeko leku aproposaren bila dabiltza. Inork ez daki nondik datozen, baina emanaldi sinestezinak egiten dituztela diote: cyr gurpila, eskuz esku, baskula korearra, barra finkoa, diaboloa, malabarrak, zuzeneko musika eta, jakina, clown handi bat. Zirku klasikoari egindako omenaldi bat da Ambulant; ikuskizun garaikide bat, ikusgarritasuna eta oihalaren atzean dagoenaren inozentzia uztartzen dituena. Une oro hementxe bertan nola eraikitzen den ikusiko dugu, gure begien aurrean.