Ensemble Praeteritum Pablo Suárez Calero biolinistak 2011n sortutako talde instrumentala da. Berritasuna bilatzen du musika egiteko orduan. Kontraste dinamiko eta adierazkorren, inprobisazioen, kadentzien, eta errezitatiboen bidez eta soinuaren koloreak etengabe bilatuz interpretatzen du partitura Ensembleak, Horrela, publikoaren gozamenera bideratutako edertasun berezi eta pertsonala sortzen du.
«Vivaldi senza fine»k Vivaldiren Lau Urtaroen garai guztiak batzen ditu Pablo Suarez bakarlariaren eskutik biolinerako kadentzia bertutetsuen bidez.
Taldekide guztiak musikari ezagunak dira eta musika erakunde ospetsuetan dihardute, hala nola, BOSen (Bilbao Orkestra Sinfonikoa) eta OCNEn (Espainiako Orkestra eta Abesbatza Nazionala).
Fitxa artistikoa