Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Irekiak Gallery Weekend 2025

septiembre 12 - septiembre 14

IREKIAK Gallery Weekend Donostiak hiriko hainbat gune artistikotan ikusgai egongo diren erakusketekin ekingo dio bere bosgarren edizioari. Irailaren 12tik 14ra Donostian ospatuko den ekitaldiak hasiera emango dio erakusketa-denboraldiari. Jaialdiaren helburua da galerien ahalmena instituzioekin bateratzea, arte garaikidearen bitartez kultur ehuna indartzeko.

Donostiako Arte Garaikideko Galerien Elkarteak (DAGGE) ateak irekiko ditu aurten ere, hiritarrak arterik berriena erakusten duten espazio horiek gertutik ezagutzera gonbidatzeko. DAGGEk, Donostia Kulturak eta Tabakalerak antolatu eta koordinatutako IREKIAK jaialdiak beste hiri batzuen ereduari jarraitzen dio, eta urteroko hitzordu artistikoa bilakatu da, Donostiako gizarte, turismo eta kultura arloetan giltzarria. Urtero, ezinbesteko bisita gidatuek zirkuitu inspiratzailea osatzen dute artea askotariko publikoarengana hurbiltzeko eta sortzaileek hainbat diziplinatatik egiten duten lanera gerturatzeko.

Esku-hartzeak eta performanceak, argazkigintza, eskultura, pintura, marrazketa, arte digitala, proiekzioak… artezaleen gozamenerako aukera ugari izango dira IREKIAK 2025 edizio berri honetan, sei galeriatan banatuta: Cibrián, La Central Art Gallery eta Arteko, Grosen; Ekain arte lanak, Parte Zaharrean; Arteztu, Antigua auzoan; eta Sakana, Egian.

Kutsu berezia izango du aurten jaialdiak, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren 10. urteurrenarekin bat egingo baitu. Tabakalerak bere bi erakusketa sartu ditu jaialdiaren programan: Pálmason eta Arcoíris 82, eta Kursaaleko fatxadan proiekzio bat ere egingo da, ate irekien lau egunak osatzeko.

Informazio gehiago

Local

Luis Aldazabal plaza
Elciego, Álava 022 España