IKUSI MIKUSI Haur eta Gazte Literatura Festibala urriaren 10 eta 11n izango da Saran. Lehendabiziko eguna, ostirala, Eskolen Eguna eta Profesionalena izango da; 11, berriz, Familiei eskainia egongo da.
Profesionalen Egunerako egitarau oparoa prestatu dute. Goizean, Galtzagorriko Mireia Delgadok eta Saroa Bikandik 2024an argitaratu eta kalitatearen arabera aukeratutako EHGLko hainbat izenburu aurkeztuko dizkiete bitartekariei eta, ondoren, profesionalek azokatik itzulia egin ahal izango dute.
Itzuliaren ostean, eta 2025ean lehenengo aldiz, profesionalek aukera izango dute, doan, Festibalean eskainiko diren bi ikuskizun edo tailer ikusteko:
Interesa duten bitartekariek zein tailer edo ikuskizunera joan nahi duten aukeratu dezakete. Aldez aurretik hautatu beharko da eta horretarako informazio osoa ikusimikusi.eus atarian aurkitu daiteke. Hala ere, ikuskizunetarako ez bezala, tailerretarako lekuak oso mugatuak dira, eta horregatik, posible da azken horietan parte hartzeko aukera egin dutenei lekua bermatu ezin izatea.
Eguna bukatzeko, urtero bezala, «(H)egoaren (h)egiak» mahai-ingurua egingo da arratsaldeko 16:00etan. Bertan parte hartuko dute Mireia Delgado bitartekari literarioak, Paula Estevez ilustratzaileak, Idoia Rodriguez genero pedagogo eta idazleak eta Ainara Lopez Zarco Parean elkarteko kideak.
Profesionalen Egunean parte hartzeko derrigorrezkoa da izena ematea irailaren 18a baino lehen, honako helbide honetara idatzita: lucie.lohier@eke.eus. Izena ematen duenak xehetasun guztiak jasoko ditu ondoren.
Kartela (JPG – 1,30 MB)