Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Ipuin eta narrazio laburren irakurketa kluba (2025-2026): «Inon ez. Inoiz ez»

mayo 19, 2026

Euskaraz nahiz gazteleraz, klasikoak nahiz gaur egungoak. Klub honetan era askotako ipuinetara hurbilduko gara, istorio laburren magiaz eta xarmaz gozatzeko.

Dinamizatzailea: Pilar Aizpurua.

Saio guztiak arratsaldeko 7etan dira.

Inon ez. Inoiz ez. Iban Zaldua
2026-05-19

 

Ipuin liburu sendo eta mardul bat prestatu du Zalduak, bere azken urteetako lanaren emaitza. Estilo, gai eta luzera desberdineko 38 ipuin bildu ditu guztira, hiru parte nagusi eta eranskin batean. Zalduak ohi duen maisutasuna, zorroztasuna, fikziorako asmamen izugarria eta zirti-zarta banatutako ironia-dosiak topatuko ditu irakurleak bertan. Ipuinen artean badira fantastikoak eta erralistak, metaliteratura lantzen dutenak, eguneroko bizitzaren ifrentzua erakusten dutenak eta azkenaldiko gure panorama politikoa erretratatzen dutenak

Local

Ignacio Aldecoa Kultur Etxea – (Micaela Portilla Ikergunea)
Paseo de la Florida, 9
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España