Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Maluta»

diciembre 30

Urtea ixteko Torrezabal zirko-karpa erraldoia bihurtuko dugu, toki magikoa izango da eta bertan gertatuko dena berdingabea eta errepikaezina izango da. Munduko hainbat lekutatik datozen artistek laburki erakutsiko dituzte trebetasun ezinezkoak, birtuosismoa eta poesia. Ganso&Ciak gidatuko dute zeremonia eta hango eta hemengo zirku-emanaldiak lotuko diuzte. Eszenatokian, sarerik gabe, lehoirik gabe, baina talentuz gainezka fenomeno hauek egongo dira: Fumezing (Italia), Kaxpi (Nafarroa), Hilary (Txina), Cía Femut (Katalunia) eta Dama Beltza (Argentina).
`Malutak´ dena zipriztinduko du barrez, bitxikeriaz eta sorpresa batzuez.

Local

Torrezabal Kultur Etxea – (Muguruko landa)
Lehendakari Agirre Plaza, z/g
Galdakao, Bizkaia 036 España