Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«XXV. Durango Uria Pintura Lehiaketa» erakusketa

octubre 3 - octubre 13

Durangaldeko Artisten Elkarteak pozik iragartzen du Durango Uria pintura lehiaketaren 25. edizioa, artea, inklusioa eta sormena uztartzen dituen hitzordu finkoa bihurtu dena.

Obrak 2025eko irailaren 9tik 28ra bitartean entregatu beharko dira Durangoko Arte eta Historia Museoan, eta erakusketa urriaren 3tik 13ra izango da ikusgai Durangoko Ezkurdiko Udal Aretoan.

Gai librea izango duen lehiaketa honetan, 18 urtetik gorako artista guztiek parte har dezakete, betiere lanek inklusioaren eta giza eskubideen errespetua islatzen badute. Teknika librea da, eta lanek gutxienez 12M (61x38cm) eta gehienez 60F (130x97cm) izan behar dute.

Epaimahaia kultura arloko ordezkariek eta artista ospetsuek osatuko dute, eta urriaren 12an, 13:00etan, emango da epaia eta sari banaketa.

Aurten, nobedade gisa, sari kopurua handitu da:

• 1. saria: 700 €

• 2. saria: 500 €

• 3. saria: 300 €

• 3 tokiko sari, bakoitza 300 €-koa (Durangokoentzat edo Durangaldeko Artisten Elkarteko bazkideentzat).

Lehen sariaren irabazleak, gainera, 2026ko erakusketa-egutegian parte hartzeko aukera izango du. Informazio gehiago nahi izanez gero eta oinarriak kontsultatzeko:

asociacionartisticadurango@gmail.com

Facebook: Asociación Artística del Duranguesado

Local

Ezkurdi Udal Aretoa
Ezkurdi Plaza, z/g
Durango, Bizkaia 027 España