«Zarzuelatik paseo bat» XIX. eta XX. mendeetako zarzuelaren unibertsoaren sarrera atsegin eta dinamikoa da. Lau abeslarik eta piano-jotzaile batek zarzuela-errepertorio ezagun eta baliotsuenaren abestirik bikainenak interpretatuko dituzte. Abesti guztiekin batera antzezpen labur bat eginen da, ikuskizun honetarako bereziki idatzitako testuekin. Ikusleek zarzuelen saiorik ospetsuenez gozatu ahal izanen dute, hala nola Luisa Fernanda, Los Gavilanes, El Caserío edo Don Gil de Alcalá. Espainiako genero lirikora hurbiltzeko aukera paregabea.