Hitzaldi eta janari dastaketa Xabier Zubiagak sukaldatuta eta Pedro Castaños-ek, Juan Manuel González Cembellín-ek komentatua.
Udaren atzetik udazkena dator, sasoi hotz eta lehorra da hau. Malenkonia hazi egiten da bertan. Gizaemeak hotzak zein lehorrak diren jakiak utzi behar ditu, eta bero eta urtsuak direnak jan, baita oilaskoak, arkumeak eta mahatsak ere, ardo gehigarri eta finak eta malenkonia oro baztertu.
Bere Bienandanzas e Fortunas liburuan Lope García de Salazarrek berak udazkeneko hilabeteei aurre egiteko ematen dizkigun aholku dietetiko zuhurrez baliatuz, Gaztelu honen historia eta bere biztanleen eguneroko bizitzara hurbiltzeko era ezberdina proposatzen diziegu, bere gastronomiaren bidez, hain zuzen ere.
Pedro Castaños, Muñatoneseko faunari buruzko ikerketa zehatza burutu duen paleontologoa, Euskal Herriko beste gazteluekin konparaketa eginez, Salazarren elikadura-berezitasunekin ahoa bete hortz utziko gaitu. Gainera, Xabier Zubiaga, Putxeran enpresako sukaldariaren laguntza izango dugu, eta Erdi Aroko mokadutxo gozoa prestatuko du Juan Manuel González Cembellín historialariaren argibideak jarraituz, dastaketa honen plater bakoitza argitu egingo baitigu.
12:00etatik 14:00etara.
Muñatones Gaztelua.