Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Ziortzako Kontzertuak 2025: Accademia del Piacere

septiembre 13

2025eko Ziortzako Kontzertuak jaialdiaren barne.

Zuzendariaren nortasun artistiko sendoak eta musikaren ikuspegi bitalistak markatzen dute Accademia del Piacere taldearen berezitasuna: taldeko artistek bizirik dagoen zerbait bezala ulertzen dute musika; emozioz betea; musikariek berezkotzat barneratzen dutena eta ikusleari transmititzen diotena; izan gaur sortutako musika, izan duela mende batzuk pentsatutakoa. David Yearsleyk Counterpunch aldizkari iparramerikarrean honakoa idatzi zuen: «taldearen izenak dena esaten du: inoiz ez dut ezer desafiagarriagorik, hunkigarriagorik eta atsegingarriagorik entzun».

Grabazioetan, Accademia del Piacerek musika historikoen funtsezko errepertorioetan ñabardura berriak erakutsi ditu; hala nola, Seicento italiarra Le Lacrime di Erosen, Errenazimenduko musika espainiarra Rediscovering Spainen eta Colombinan, eta Barroco hispaniarreko eszenikoa Muera Cupidon. Azken hori Alemaniako disko-industriaren Opus Klassik 2020 opera-disko onenari saria (Nuria Rial). Accakademiak beste hainbat sari ere jaso ditu; hala nola, Choc de Classica (Frantzia), Prelude Award (Herbehereak) edo Espainiako Talde Barroko Onenaren GEMA saria (2016).

Zango-viola jotzaileen fundazio-nukleotik abiatuta, beti lehen mailako bakarlariekin lankidetzan aritu da taldea; hala nola, Patricia Guerrero dantzariarekin, Dani de Morón gitarristarekin edo Pedro Estevan perkusionistarekin. Accademia del Piacere antzinako musikaren Europako lehen mailan dago, eta taldearen emanaldiek Europa, Amerika eta Asiako areto berezietara daramate; hala nola, Tokioko Oji Hallera, Londresko Britainiar Museora edo Berlingo Museo Filarmonikora, baita AEB, Alemania, Frantzia, Japonia, Belgika, Holanda, Mexiko, Kolonbia, Suitza, Espainia, Dubai eta beste hainbat herrialdetako agertokietara ere. Kontzertuak aldian-aldian Europar Batasuneko Irrati-Zabalkundeak eta harekin bateratutako irratiek zuzenean ematen dituzte, eta hainbat telebista-emanalditan agertu da, bai TVEn bai Japoniako NHKn.

Local

Santa María de Zenarruza Monastegia
Ziortza-Bolibar, Bizkaia 915 España