Igande honetan, irailak 14, inguruetako dantza txapelketa garrantzitsuenetako bat izango da Maruri-Jataben: Dantza solte txapelketa, hain zuzen ere. Maruri-Jatabeko Udalak Korrontzi, Trapu zarrak euskal jantziak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako ekimenak XXVII. edizioa beteko du aurten. Ohi bezala, 12:00etan ospatuko da Kulturkirolen.
Aurten , 8 bikotek hartuko dute parte eta derrigorrezkoa izango da euskal usadiora jantzita joatea. Bikoteen parte-hartzea banakakoa izango da (8 urrats). Atsedenaldian herriko “Erraturie· Txalaparta taldeak hartuko du parte. Txapelketa hasi baino lehen, fandango zein arin-arin entzungo da erritmoa markatzeko. Txapelketa hasi aurretik zozketa bat egingo da bikote bakoitzaren jarduera ordena erabakitzeko.
Balorazioari dagokionez, epaimahaiak (gutxienez bi pertsonaz osaturikoa) honako hauek hartuko ditu kontuan jarduketak baloratu eta puntuatzerakoan: urratsak, zailtasuna, bateratasuna, berdintasuna, aurkezpena, adierazkortasuna eta erritmoa. Berdinketarik egonez gero, epaimahaiak erabakiko du zein pieza interpretatu beharko duen bikoteak, baita haren iraupena ere.
Guztira, 3 sari banatuko dira:
Gainerako bikoteek 70 euroko dieta jasoko dute.??