2025eko Atlantikaldiaren egitarauaren barne.
Aiert Alberdi txikitatik egon da musikari lotuta. 13 urte zituenean hasi zen gitarra eskuan kantuak sortzen, eta ordutik, sormenaren eta norbere ahotsa bilatzearen bidea hartu du. Orain, 19 urte dituela, bere lehen diskoa kaleratu du: Somateka, Baga Biga diskoetxearen laguntzarekin argitaratua. Su motelean egindako lana da, bere gaztaroan sortutako kantuak eta ibilbideko etapak jasotzen dituena, estilo eklektiko eta emozional batean.
Sociologia eta Zientzia Politikoetako ikaslea, Aiertek gorputza aldarrikatzen du tresna politiko gisa. “Gorputz guztiak sakonki politikoak dira” dio, eta ideia hori zeharo islatzen da Somateka-n: pop, elektronika, intimitatea, disidentzia sexuala eta mezu konprometituak batzen dituen disko indartsu eta pertsonala.
Kontzertu hau ez da musika bakarrik izango: Aiertek eszenatokian espazio intimo eta aske bat sortzen du, non emozioa, hausnarketa eta gorputzaren aldarria batzen diren. Bide propioa ari da eraikitzen, eta aukera paregabea da ahots gazte baina heldu, ausart eta beharrezko bat zuzenean entzuteko.
CastaZabal, ‘casta abierta’ esan nahi duena, musika tradizionalaren eta garaikidearen arteko loturak aztertuz sortu da. Proiektu honek flamenkoa, jota, euskal kantua eta rapa bezalako estiloak uztartzen ditu penintsulako herrien arteko batasuna aldarrikatzeko, eta enpatia eta errespetua bezalako balioak sustatzeko.
Sevilla, Cadiz, Madril, Nafarroa eta Kordobako testuinguru kulturaleetan sortua, CastaZabal-ek Espainiako aniztasun sozial eta musikal aberatsa islatu nahi du, ideologia eta gizarte mugak gaindituz artearen bidez.
Eragilea: Navarra Music Commission
Labar Aranako musikari eta aktibistak bere ‘Bitxiloreak Txerriei’ EPko abestiez osatutako kontzertu berezia eskainiko du Atlantikaldian. Estilo anitzeko kantuek eta sorkuntza eklektikoak bat egiten dute, lotsa, aprobazioa eta normatik kanpoko gorputzak bezalako gai sozial eta pertsonal sakonak aztertuz. Bere musika ez da bakarrik soinua; mezu sendoa eta presentzia irmoa da, heterosexualitatea eta gorputz ez normatiboen inguruko hausnarketa sakonekin. Kilikirekin elkarlanean ekoitzitako lanak publikoari energia eta pentsamendua emango dizkio, musikaren bitartez konexio handia sortuz. Labarren kontzertua musika eta aktibismo uztartzen dituen esperientzia bizitzeko aukera paregabea da.
Papa Cumbia Euskal Herriaren bihotzean jaio zen. Gaztetatik musikarekiko grina izanik, DJ eta binilo bildumagile gisa hasi zen lanean. Papa Cumbia benetako musikari ibiltaria da, munduan zehar bidaiatzen duena musika tropikalaren harribitxi arraroen bila.
Kolonbian aurkitu zuen Papa Cumbiak bere benetako bokazioa. Cumbia eta salsaren erritmo frenetikoek liluratuta, herrialdean zehar bidaiatu zuen ahaztutako binilozko diskoen eta altxor musikalen bila. Bere bilduma musika kolonbiarraren aberastasun kulturala islatzen duten gai paregabe eta benetakoekin aberastuta dago.
DJ gisa, Papa Cumbia ez da genero bakar batera mugatzen. Bere saio zirraragarriak cumbia, salsa, bossa nova eta beste hainbat estilo tropikalen nahasketa eklektikoa dira. Badaki dantza-pistak erritmo alaiekin eta melodia itsaskorrekin nola bibrarazi, publikoa tropikora eramanez, latitudea kontuan hartu gabe.