Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Trama 2025

septiembre 26 - septiembre 28

TRAMAren bigarren edizio honetan mugimendudun irudia eta honek artearen eta pentsamenduaren beste diziplina batzuekin duen harremana ditu aztergai. Horretarako, ardatz nagusi ekofeminismoak eta ingurumen-justizia dituen programa bat proposatzen du.

Erauzketa-politiken ondorioz era guztietako izaki biziak etengabe suntsitzen ari diren honetan, hondatuta dagoena nola konpondu edo leheneratu kolektiboki hausnartzea beharrezkoa da. Gloria Anzaldúa idazle eta aktibista chicanoak zatikatuta dagoena modu berri batean batzeko ekintza gisa planteatzen du ariketa hau, egiteko eta desegiteko prozesu jarraitu batean; egilearen arabera, inoiz ez baitago erabateko ebazpenik eta guztia ez baita etengabeko sendatze prozesu bat baizik. Programa honek, beraz, lurraldearekiko harremana eta lurraldeak bizi dituen gatazkak zabaltzen eta konplejizatzen dituzten ikerketa artistiko ekokritikoen gainean arreta jartzera gonbidatzen gaitu.

Programa osoa (PDF) 

Irailaren 26an, ostirala
Pupa pupita pupila. Ikusmenaren masaje bat
Performancea Idoia Zabaletarekin (A4 aretoa)
Saioak: 12:00-13:00 / 13:30-14:30 / 15:30-16:30 / 17:00-18:00 / 18:30-19-30

18:00etan. Metamorfosia. Iraultza apala
Hitzaldia Yayo Herrerorekin (Emanaldi aretoa)

19:00etan. Volver a mirar las plantas
Hitzaldi performatiboa Xiana Do Teixeirorekin (Emanaldi aretoa)

20:30ean. Cada vez que te veo lo entiendo
Kontzertua Amaia Mirandarekin (Plaza aretoa)

Irailaren 27an, larunbata
Pupa pupita pupila. Ikusmenaren masaje bat
Performancea Idoia Zabaletarekin (A4 aretoa)
Saioak: 10:00-11:00 / 11:30-12:30 / 13:00-14:00 / 15:30-16:30 / 17:00-18:00

10:00 – 12:00. Mutazioa edo metamorfosia bizitzaren bilbean lurreratzea
Lantegia Yayo Herrerorekin (Plaza aretoa)

12:00etan. Lurrarekiko keinuak. Etxekoaren kontaketak
Hitzaldia Marc Badalekin (Emanaldi aretoa)

17:00etan. Ekoidazketa-praktikak Amerika zauritu batetik
On lineko hitzaldia Mónica Nepoterekin (Emanaldi aretoa)

19:00etan. Teresa Castro
Hitzaldia eta proiekzioa (Emanaldi aretoa)

Irailaren 28an, igandea
Pupa pupita pupila. Ikusmenaren masaje bat
Performancea Idoia Zabaletarekin (A4 aretoa)
Saioak: 10:00-11:00 / 11:30-12:30 / 13:00-14:00 / 15:30-16:30 / 17:00-18:00

12:30ean. Belar txarren berbarioa
Poesía errezitaldia Lizar Begoñarekin (Lorategi)

TRAMA Artium Museoaren programa da, Garbiñe Ortegak eta Arantza Santestebanek komisariatuta

Irailaren 26tik 28ra
Jarduera guztiek sarrera librea dute, lekua bete arte, Yayo Herrerok emandako lantegiak izan ezik, leku mugatua baitu (parte hartzeko, motibazio-gutun bat bidali behar da, gehienez 200 hitzekin, izen-emateak@artium.eus helbide elektronikora irailaren 15ean baino lehenago) eta Idoia Zabaletaren performanceko saioak izan ezik, izena eman ahala banatuko direla, izen-emateak@artium.eus helbidean.

Detalles

Comienza:
septiembre 26
Finaliza:
septiembre 28
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/09/26/trama-programa-2025/webkklik00-detalle/eu/

Local

Artium Museoa – (Armentiako zelaietan)
Frantzia Kalea, 24
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España