Musikariak: Xabier Jareño, gitarra eta ahotsa; Javier Indurain, baxua; Javier Aramendia, gitarra; Miguel Tiberio, synthes; Borja Alcate, gitarra; Borja Muerza, bateria.
La Calma taldeak bere lehen lana, La ilustre degeneración (2024ko abendua), aurkeztu zuenetik hilabete batzuk baino ez dira igaro, eta lan honi esker Veintiuno bezalako taldeekin agertokia partekatu egin dute. Indie eta new wave dira taldeak bere musika aurkezteko erabiltzen dituen bi etiketak. Gaur egun, gainera, 2025eko azken hilabeteetan grabatuko duten lehen disko luzea prestatzen ari dira.