Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«El cuerpo como puente entre texto y movimiento» antzerki fisikoko ikastaro trinkoa, Sandra Maturanarekin

octubre 18 - octubre 19

Ikastaro trinko honen helburua, gorputza eszenan esanahiak emateko eta koherentzia eskaintzeko motorra izan daitekela erakustea da.

Ariketa praktiko eta progresiboen bidez, hizkuntza propioa eraikiko da urratsez urrats, sinpletasunetik hasi eta konplexutasun handiagoko dinamiketarantz aurrera eginez. Helburua pertsonaien arteko harremanen sorrera aztertzea da, mugimendua azpitestua sortzeko eta narrazio-modu berrien detonatzaile gisa erabiltzeko.

Ikastaroan zehar, adierazpen eszenikoa indartzen duten antzerki fisikoko tresna zehatzak eskainiko dira. Lankidetza, gaitasun fisikoarekiko konfiantza eta sorkuntza kolektiboa sustatuko dira, eta, aldi berean, irudimena estimulatuko da eta gorputza, hitza eta emozioa integratzen dituen ikuspegi originala proposatuko da.

Espazioarekin, musikarekin eta mugimenduarekin jolastea funtsezkoa izango da istorioak eta harremanak kontatzeko, elkarrizketa bizian testua eta koreografia elkarri lotuz.

Sandra Maturanari buruz: ikastaroa Sandra Maturanak emango du. Literatur Ikasketetan doktoratua, Londresko Royal Academy of Dramatic Art-en (RADA) antzerki zuzendari ikasketak egina, Parisko Théâtre Jacques Lecoq-en École Internationale delakoan antzerki fisikoko lanean sakondu duena eta Danimarkako Odin Teatret eta New Yorkeko Lincoln Center-en egoitzetan parte hartu duena. Bere formazioa Complicité, Frantic Assembly, Gecko, Improbable, Kneehigh edo Told by an Idiot bezalako antzerki fisikoa lantzen duten konpainiekin osatu da. Zuzendari laguntzaile gisa lan egin du Royal Shakespeare Company, Royal Court, Royal Opera House eta Londresko Young Vic-en, baita Southwark Playhouse, The Space, Tara Arts, BAC eta Theatre 503 espazioetan ere. Antzerkiko eta operako mugimendu-zuzendaria ere izan da, baita antzerki-ikertzailea ere. Orain Abi Morganen (Arriaga/Pabiloi 6) Lovesong antzezlana zuzentzen hasi da.

Datak: urriak 18 (larunbata) eta urriak 19 (igandea).

Iraupena: 10 ordu.

Ordutegia: 10:00-17:00 (bazkaltzeko ordubeteko atsedenarekin, 14:00etatik 15:00etara).

Aportazioa: 120 euro (90 euro Gazte Konpainiako kideentzako).

Izena emateko: plazak 15 lagunentzat dira. Ikastaroan parte hartzeko, info@pabellon6.org helbidera mezu bat bidali behar da «Antzerki Fisikoaren Ikastaro Trinkoa» leloarekin. Bertan, izena emateko jarraibideak emango dira.

Local

Pabilioi 6
Plaza de Eugenio Olabarrieta (Zorrotzaurre)
Bilbao, Bizkaia 020 España