Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bazen Behin 2025

septiembre 19 - noviembre 28

Barakaldoko Udalak Bazen Behin programaren edizio berri bat jarri du abian, irailetik azarora bitartean txikienei irakurzaletasuna eta ipuinak sustatzeko eta udalerriko haur liburutegiak ezagutarazteko. Jarduera Barakaldoko Liburutegien Sarean garatzen da, eta ipuin kontalarien saioak eskaintzen ditu, batez ere 5 eta 8 urte bitarteko haurrentzat. Kontakizunek familiak fantasiaren mundura eramaten dituzte, baina aurten programak lau saio berezi ditu: bi, urte 1 eta 3 urte bitarteko haurrentzat eta beste bi, 2 urte eta 4 urte bitarteko haurrentzat. «Familiek umeekin egiteko jarduerak bilatzen dituzte eta Bazen Behin modalitate honetara ezin hobeto egokitu daitekeela uste dugu», adierazi du Nerea Cantero Barakaldoko Kultura zinegotziak.

Saioak irailaren 19an hasiko dira Arteagabeitiako liburutegian eta azaroaren 28an amaituko dira Arteagabeitian eta Arrontegin. Istorio guztiak euskaraz kontatuko dira, eta, horrela, eskola eremutik haratago duten erabilera indartzen lagunduko da. Saioak doakoak dira, baina aldez aurretik izena eman behar da, Udalaren webgunean nahiz liburutegietan bertan. Jarduera bakoitzak gehienez 25 haur eta 25 heldu hartuko ditu, eta lehentasuna izango dute Barakaldon erroldatutako familiek.

Programa hiriko liburutegietan zehar ibiliko da Arteagabeitia, Gurutzeta, Lutxana, Retuerto, Rontegi eta San Bizente, piraten abenturak, kontakizun magikoak, hitz jokoak edo animalien istorioak barne hartzen dituzten gaiak jorratuz. «Barakaldoko Liburutegien Sarea kultura-motorra da gure auzoetan, eta Bazen Behin programarekin kalitatezko jarduerak hurbiltzen ditugu auzotara, doakoak eta familian partekatzeko pentsatutakoak. Kulturak, gure hiriko bizitza nola hobetzen duen erakusten duen adibide argia da», adierazi du zinegotziak.

Bazen Behin programarekin, Barakaldok kultura- eta hezkuntza-sustapenarekin duen konpromisoa indartzen du, familiek irakurketaren eta euskararen inguruko esperientziak haurtzarotik partekatzeko gune bat eskainiz. Bazen Behin Barakaldoko kultur egutegian aurreikusitako hitzordu gisa sendotzea lortu dugu. Programa honen aldeko apustua egiten jarraituko dugu, badakigulako haurtzarotik irakurketaren hazia ereitea etorkizunaren aldeko apustua egitea dela», amaitu du Canterok.

EGITARAUA: 

IRAILAK 19 SEPTIEMBRE
Arteagabeitiako liburutegia
“IPUINEKIN JOLASEAN” (5-8 urte)
Lur Korta

IRAILAK 26 SEPTIEMBRE
Gurutzetako liburutegia
“BASERRIAN JAIO DIRA” (1-3 urte)
Ameli

San Bizenteko liburutegia
“KONTATU DEZAKEDAN UDARIK ONENA” (5-8 urte)
Iraitz Lizarraga

URRIAK 3 OCTUBRE
Lutxanako liburutegia
“OTSO IPUINAK” (5-8 urte)
Amaia Puin

Retuertoko liburutegia
“AMETSETAN” (5-8 urte)
Dorleta Kortazar

URRIAK 10 OCTUBRE
Arrontegiko liburutegia
“ZORIONAK NIRI” (5-8 urte)
Ane Gebara

Gurutzetako liburutegia
“TXOROLOGOAREN ISTORIOAK” (6-8 urte)
Maite Franko

URRIAK 17 OCTUBRE
San Bizenteko liburutegia
“KILI KILIAK” (5-8 urte)
Saioa Aizpurua

Lutxanako liburutegia
“BEGIRA-BEGIRA” (1-3 urte)
Ana Apika

URRIAK 24 OCTUBRE
San Bizenteko liburutegia
“IPUINAK PUZTEN” (2-4 urte)
Alara

Retuertoko liburutegia
“BESTE AUKERA BAT” (5-8 urte)
Eneritz Artetxe

AZAROAK 7 NOVIEMBRE
Gurutzetako liburutegia
“FRAGATA PIRATA” (5-8 urte)
Zirkugintza

Arteagabeitiako liburutegia
“MARA-MARA IPUINAK ZOPARA!” (5-8 urte)
Lur Usabiaga

AZAROAK 14 NOVIEMBRE
Arteagabeitiako liburutegia
“BAZEN BEHIN HERRITXO BATEAN” (5-8 urte)
Maider Alcelay

Lutxanako liburutegia
“HAIZEAK EKARRITAKO IPUINAK” (5-8 urte)
Ines Bengoa

AZAROAK 21 NOVIEMBRE
Arteagabeitiako liburutegia
“ILUNPEAN” (5-8 urte)
Ixabel Agirresarobe

Gurutzetako liburutegia
“HIZTEGI MAGIKOA” (5-8 urte)
Pello Añorga

AZAROAK 28 NOVIEMBRE
Arteagabeitiako liburutegia
“EURIA DA ETA!” (2-4 urte)
Sorgina Txirulina

Arrontegiko liburutegia
“LIBURUEN MAGIAZ” (5-8 urte)
Bego Alabazan

 

Detalles

Comienza:
septiembre 19
Finaliza:
noviembre 28
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/09/19/bazen-behin-2025/webkklik00-detalle/eu/

Local

San Bizenteko liburutegia, Arteagabeitiako liburutegia, Gurutzetako liburutegia, Lutxanako liburutegia eta Arrontegiko liburutegia
Barakaldo, Bizkaia 013 España