Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Irakurketa kluba: «La amiga estupenda»

octubre 8

  • Martxan da ikasturtea Elorrioko udal liburutegian. 16 urtetik gorakoek hainbat hizkuntzatan irakurtzeko aukera izango dute, ohi bezala. Saioak urrian hasiko diren arren, jadanik eman daiteke izena, eta, bide batez, liburutegian irakurgai izango den liburua jaso.¿

Euskarazko Literatur Solasaldiak hilean behin izango dira, asteazken batean, arratsaldeko 18:00etan. Adania Shibliren ‘Detaile xume bat’ izango da solasgai Mikel Antzak gidatutako lehen saio honetan.

Gaztelaniaz irakurri nahi duenarentzako, Club de Lectura asteazkenetan bilduko da; hau ere hilean behin, arratsaldeko 18:30ean, Monica Quijanok dinamizatuta. Elena Ferranteren ‘La amiga estupenda’ izango da lehen irakurgaia.

English Reading Clubeko partaideek bi hilerik behin izango dute hitzordua, ostegunetan, arratsaldeko 19:45ean. Colm Toibinen ‘Brooklyn’ eleberria aztertuko dute lehenik; hala, ingelesez aritzeko aukera izango dute Joseph Riopelle elorriarrak gidaturiko jarduera honetan.

Partaideei liburutegiak eskainiko dizkie ikasturtean zehar jorratuko diren liburuak.

Gaztetxoentzat ere bai

9 urtetik gorako gaztetxoek ere izango dute beraien txokoa: Berba Parranda, Oihana Etxegibelekin. Hilabete bakoitzeko asteazken batean adin beretsuko irakurzaleek beraien iritzi eta komentarioak egiteko aukera izango dute ordubetez. Adinaren arabera, bi talde egingo dira: arratsaldeko 17:00etan 9-10 urtekoak, eta, 18:00etan, 11-12 urtekoak. Edozein argibide behar izanez gero, jo liburutegira, deitu 946 032 032ra edo idatzi liburutegia@elorrio.eus posta helbidera.

Berbaparranda (PDF 1.87MB)¿

Irakurketa taldeak (PDF 1.05MB)

Local

Elorrioko Liburutegia
Elizburu, 18
Elorrio, Bizkaia 032 España