Kataluniako Zinema eta Ikus-entzunezko Goi Eskolarekin batera (ESCAC), Larrotxene Bideok DaVinci Resolve programari buruzko ikastaroa antolatu du.
Bertan, Ikus-entzunezko edizio eta postprodukzioko prestakuntza praktikoa eskainiko da, sektore profesionalean gehien erabiltzen den programetako batekin. Ikastaroaren ardatza edizioa da, baina prozesuaren fase guztiak jorratuko dira: materialaren antolaketatik hasi eta edizioraino, soinua, kolorearen zuzenketa eta azken esportazioa. Ez da beharrezkoa aldez aurretik bideo-edizioari buruzko ezagutzarik izatea.
Oharra: doako ikastaroa formakuntza amaitzen bada (aldez aurretik 150 euroko fidantza ordaindu behar da).