Larrotxene Bideok, Kataluniako Zinema eta Ikus-entzunezko Goi Eskolarekin batera (ESCAC), Adobe After Effects programari buruzko ikastaroa antolatu du.
Bertan, After Effects programarekin motion graphics proiektuak garatzeko beharrezko trebetasunetan trebatuko dira ikasleak, animazioko oinarrizko printzipioetatik hasi eta konposizioko eta ikus-efektuetako teknika aurreratuetaraino. Adobe inguruneko hainbat tresna erabiliko dira, hala nola Photoshop, Premiere eta Illustrator.
Ikastaroaren azken helburua bideo-pieza bat sortzea da. Bertan, parte-hartzaileek diseinuari, animazioari, konposizio digitalari eta audio eta bideoaren sinkronizazioari buruzko ezagutzak aplikatuko dituzte.
Oharra: doako ikastaroa formakuntza amaitzen bada (aldez aurretik 150 euroko fidantza ordaindu behar da).