Kataluniako Zinema eta Ikus-entzunezko Goi Eskolarekin batera (ESCAC), Larrotxene Bideok kolore digitala zuzentzeari buruzko ikastaroa antolatu du.
Bertan, ikasleak trebatuko dira ikus-entzunezko lan-fluxuari aplikatutako kolore digitala zuzentzeko tresnak eta teknikak erabiltzen. Amaitzean, ikasleak doikuntza zehatzak egin ahal izango ditu irudien kolorimetrian, planoak berdindu, look espezifikoak sortu eta kolorea kudeatu ahal izango du industriako araudiak betetzen dituzten proiektuetan.
Oharra: doako ikastaroa formakuntza amaitzen bada (aldez aurretik 150 euroko fidantza ordaindu behar da).