Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Midnight boogie weekend 2025

noviembre 27 - noviembre 29

Midnight Boogie Weekend jaialdiaren bederatzigarren edizioa azaroan garaiz iritsiko da bere hitzordura, soul eta R&B musikarik onena eta erritmo horiekin lotutako jarduerak Gasteizera ekartzeko, Vital Fundazioaren eta Midnight Boogie Kultura Elkartearen eskutik. Berritasunen artean, programaren aurkezpena, azaroaren 5ean, asteazkena, publikoari irekia izango da, eta Europan bizi den Joel Sarakula australiarraren emanaldi bereziak girotuko du, vintage betaurrekoen bidez mundu garaikideari begira idatzi, ekoitzi eta kantatzen duen artistak. Ekimenak, azaroaren 27tik 29ra, ostegunetik larunbatera, film eskaintza zabala, zuzeneko musika saioak eta haurrentzako musika tailerra izango ditu.

Asteazkena, azaroak 5 – Aurkezpena eta Joel Sarakularen emanaldia

2025eko Midnight Boogie Weekend jaialdiaren aurkezpena azaroaren 5ean egingo da, asteazkena, Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua), 20:00etatik aurrera. Hitzorduan, publikoari eta komunikabideei irekia, edizio honetako programazio osoa aurkeztuko da, eta, gainera, Joel Sarakularen musikaz gozatzeko aukera izango da. Hirurogeita hamarreko hamarkadan inspiratutako paleta musikal eta bisual aberatsa izango da, soul, soft-rock, funk eta disko musikaren eraginak dituena eta Joel Sarakulak gure garai ilunenetara egokitzen du, itxaropenik galdu gabe. Azken 12 urteetan argitaratutako sei album ditu Sarakulak eta finkoa da Erresuma Batuko eta gainerako Europako jaialdi eta kluben zirkuituan. SXSW, Glastonbury, Primavera Sound eta Imaginafunk-en karteletan agertu da.

Osteguna, azaroak 27 Cadillac Récords filmaren emanaldia

Jaialdiaren bederatzigarren edizioa ostegunean, azaroak 27, hasiko da, 20:00etan, Vital Fundazioa Kulturunean, Cadillac Records (USA 2008) filmaren emanaldiaren eskutik. Film horrek Darnell Martin du zuzendari eta Adrien Brody, Beyonce Knowles eta Jeffrey Wright protagonista. Blues, soul, sexu, indarkeria eta arraza gatazkei buruzko istorio bat da, 50eko hamarkadako Chicagon, eta Estatu Batuetako musikaren mito batzuen ibilbidea han hasi zela kontatuko digu: Muddy Waters, Chuck Berry, Howlin’ Wolf, Little Walter… eta, batez ere, Etta James, zinta honetan Beyoncek bikain interpretatua. Sarrera doakoa da aretoa bete arte.

Ostirala, azaroak 28 Guayaberas Negras taldearen kontzertua

Vital Fundazioa Kulturuneako agertoki berean, ostiralean, azaroak 28, 20:00etan, Guayaberas Negras (Asturias – Madril) taldea arituko da, groove, funk, blues eta jazz makina bat, Luis Fuente gitarristak eta Antonio Pax bateria-jotzaileak 2011n osatua. Gaur egun hirukotea dira, Marino Orejana organo-jotzailearekin batera, baina Rocky Road (Gaztelupeko Hotsak) disko berrian parte hartu duten musikari birekin etorriko dira Gasteizera: Juanma Montero, ahotsa, eta David Amores, saxo-jotzailea. Euren errepertorioan, Lonnie Smith, Jimmy Witherspoon, George Benson, Eddie Jefferson eta Soul-Jazzaren beste artista adierazgarri batzuen eraginak nabarmentzen dira.

Sarrerak 12 € balio du.

Larunbata, azaroak 29

Creative Soul tailerra

Larunbata den azaroaren 29ko goiza txikienei eskainiko zaie. Creative Soul musika eskolak 12:00etan emango duen musika tailerra dagoeneko programazioaren klasiko bat da. Tailer horretan, haurrek musikaren bidezko inprobisazioaren eta esperimentazioaren artea landuko dute.

Parte hartzea doakoa da, www.fundacionvital.eus webgunean izena eman ondoren. 

The Mighty Megatons

13:00etatik aurrera, Hell Dorado-k hartuko du lekukoa The Maighty Megatond taldearen kontzertuaren eskutik. Talde hori Jamaikako soinuen Europako eszenako ezinbesteko bandetako bat da azken hamarkadan. Soinu klasiko dute, eta aldi berean, garaikidea, eta indar izugarriko zuzenekoa. Jump blues, mento, R&B eta erritmo latinoen eraginak dituen ska tradizionalaren koktel perfektu bati ematen diote forma eta sua pizten da zapaltzen duten agertoki bakoitzean.

Sarrerek 12 €-ko (aldez aurretik) edo 15 €-ko (txarteldegian) prezioa dute.

The Cinelli Brothers + MFC Chicken

Midnight Boogie Weekend 2025eko gau nagusia 21:00etan hasiko da, The Cinelli Brothers taldearen eskutik. Londresen bizi dira, 2017an elkartu ziren, eta ordutik Chess eta Staxen blues eta soul zaharra biziberritzen ari dira, energiaz, abesti onez eta Rock&Roll jarreraz baliatuz. Sustraietako musikarekiko grina duten musikari gazteen belaunaldi berri batekoak dira, maisutasunez eta berria dela pentsarazten duen freskotasunez egiten dute musika. Hainbat aldiz irabazi dute talde onenaren saria, baita UK Blues Awards-en disko onenarena ere, Villa Jukejoint lanari esker. 2023an, bigarren geratu ziren Memphiseko (AEB) International Blues Challengea-n, eta irabazi egin zuten 2022ko UK Blues Challenge-a. Dagoeneko lau disko dituzte, beraiek grabatu, ekoitzi eta editatuak.  

MFC Chicken, “oilaskoak” lagunentzako, 2010ean Holloway Roadeko (Londres) oilasko frijituaren denda zikin batean sortutako zapalgailu sonikoa dira. Rock-and-roll eta Rhythm&Blues gordinak jotzen dituzte, saxoak bultzatuta, The Sonics bezalako heroien rock-and-rollaren soinuaren espiritua berpizten dute, eta janari azkarretik bihotz hautsietara doazen gaiak lantzen dituzte. Lehen egun haietatik, talde indartsu horrek 6 LP kaleratu ditu, eta sua eman die Erresuma Batuari eta Europari ehunka kontzertutan.

Talde biak ikusteko sarrerak 22 €-ko prezioa du (aldez aurretik) eta 25 €-ko prezioa (txarteldegian).

Larunbateko jardunaldirako abonuak ere badaude Helldorado-n, 29 €-an. Aldez aurreko erosketa hemen egin daiteke: www.helldorado.net

 

Local

San Bizenteko liburutegia, Arteagabeitiako liburutegia, Gurutzetako liburutegia, Lutxanako liburutegia eta Arrontegiko liburutegia
Barakaldo, Bizkaia 013 España