Informazio orokorra
Hilean behin kultura digitalak sortutako fenomenoak, mirariak, produktuak eta hondarrak irensteko, partekatzeko eta eztabaidatzeko elkartuko gara. NPC edo AI companions bezalako gai berrienetatik hasi eta denboraz kanpoko gaietaraino, hala nola Fedibertsoa edo folklore digitala. POV saioak talde-terapia moduko bat dira, gaur egun elkarrekin bizi diren errealitate askotarikoak eta hibridoak, eta teknologiak haiengan duen eragina, nabigatzen laguntzeko.
Topaketa bakoitzaren aurretik, irakurketa, ikuste, entzute eta/edo jolas-materialen zerrenda txiki bat partekatuko da parte-hartzaileekin, eta modu aktiboan ekarpenak egitera gonbidatuko dira, erlazionatutako beste eduki batzuk gehituz. Saioan zehar, material guztiak partekatuko dira, komunean jartzeko eta horien inguruko elkarrizketei ekiteko.
Hurrengo saioa:
Irailak 18 – Glitch
POV bueltan da udako atsedenaldiaren ondoren glitch-aren, errore digitalaren inguruan pentsatzeko, partekatzeko eta eztabaidatzeko. Teknologiak egunerokoa sinplifikatzeko eta errazteko berrikuntza, perfekzioa eta laguntza promesten dituen arren, esperientziak erakutsi digu digitaltasuna hutsezina izatetik oso urrun dagoela. Hausturek, bateraezintasunek, sistemen erorketek eta ustekabeko emaitza konponezinek erakusten dute errorea kultura digitalen berezko zatia dela. Saio honetan, artearen munduan glitch-ak duen erabileraz eta gizarte garaikidean dituen gizarte-analogiez hitz egingo dugu, Legacy Russelll, Rosa Menkann edo Steph Maj Swanson bezalako artista eta ikertzaileen lanaren bitartez.