Lurralde Arteko Lan Taldea osatzen duten ikus-entzunezkoen elkarte feministek bat egingo dute berriz Donostia Zinemaldian. Programa kolektiboa osatu dute, berau ikus-entzunezkoan berdintaunaren eta aniztasunaren aldeko eta indarkeriak errotik ateratzeko defentsa gune izango da.
Irailaren 22an eta 23an, Zinemaldiaren egitarauan jardunaldiak, mahai-inguruak eta ekintza kolektiboak egingo dira.
Programak bi ardatz nagusi izango ditu:
Diagnostiko feministak. Zinemaldiaren «Pentsamendua eta Eztabaida» sailean eta «Egungo Ikus-entzunezko Industriari buruzko Diagnostiko Feministak» izenburupean jardunaldia antolatuta dute RTVEko Berdintasun Behatokiak, Malagako eta Donostiako Zinemaldiek, Ikus-entzunezkoan Aniztasunaren Behatokiak (ODAk) eta emakumeen elkarte guztiek.
Gure ahotsak. Ekintza kolektiboa Kursaalen: Lurralde Arteko Lantaldeak bultzatuta, Donostia Zinemaldiaren eta EABren laguntzarekin eta ICAA, Espainiako Kultura Ministerioaren Eskubide Kulturalen Zuzendaritza Orokorra eta Emakundearen babesarekin.
Topaketa une garrantzitsu batean dator. Izan ere ikus-entzunezkoen sektorean berdintasuna eta indarkeriak nola dauden ikerketa ezberdinak argitaratu dira. Donostian, elkarrekin aurkeztuko dira (H)emen, AAMMA eta CIMAk egindako hiru dokumentu garrantzitsu aurkeztuko dira. Guztiek ekarpen feministak eta proposamenak jasotzen dituzte.
Lan hauen aldi bereko aurkezpenak azpimarratzen du ekitaldiaren garrantzia espazio kolektibo gisa, non elkarte guztiek baldintza berdinentan hitzegiten dute. Lankidetza ariketa honen ondorioak nazioarteko zinemaldi batean izango dute oihartzun eta ahalbideratuko du profesional, erakunde eta publikoan eztabaida zabaltzea. Horren helburua da ikus-entzunezko industria anitzago, berdinzaleago eta indarkeriarik gabeko baterantz egitera.
Lurralde Arteko Lan Taldea (gaztelaniaz GTI) osatzen duten elkarteak
AAMMA – Andaluzia
AMMA – Murtzia
CIMA – Zineman eta Ikus-entzunezkoan Emakumeen Elkartea
Dona i Cinema – Valentzia
Dones Visuals – Katalunia
Hemen – Euskal Herria
MIA – Animazio Industriako Emakumeen Elkartea
JARDUEREN PROGRAMA
Diagnostiko feministak – Irailak 22, astelehena
Tabakalera – Z aretoa. Sarrerak webgunean izango dira eskuragarri irailaren 15etik aurrera, goizeko 9:00etan.
9:00 – 9:45 | Aniztasunaren tranpak: zergatik denak ez du balio (Ikusentzunezkoan Aniztasunaren Behatokiak (gaztelaniaz Observatorio de Diversidad en los Medios Audiovisuales – ODA).
Hizlariak: Jorge Gonzalo, Elena Crimental.
10:00 – 11:00 | Zuzendari emakumeak indarkeria sexualaren aurrean: irudikapena eta erreparazioa La furia (2025) filman.
Hizlariak: Beatriz Aparicio (RTVE Berdintasun Behatokia), Gemma Blasco (zuzendaria eta ko-gidoilaria), Mireia Graell (ekoizlea). Moderatzailea: Mercedes de Pablos (RTVE Berdintasun Behatokiko Lehendakaria)
11:45 – 13:00 | Eduki deserosoa: nor da aniztasunaren beldur? Edukia erresistentzia eta mundu posible berriak irudikatzeko tresna gisa
Hizlariak: Silvia Albert Sopale (antzezlea, dramaturgoa eta ekintzaile afrofeminista), Alaitz Arenzana (zinemagilea eta programatzailea), Jule Goikoetxea (filosofoa eta politologoa). Moderatzailea: Mariona Borrull Zapata (zinema kritikaria eta programatzailea).
13:10 – 14:15 | Elkarteak: kolektiboa erresistentzia gisa.
Hizlariak: Pilar Crespo (AAMMA), Deborah Micheletti (DONA I CINEMA), Sonia Estévez (MIA), Alba González de Molina (CIMA), Yolanda Olmos (Dones Visuals), Cecilia Ibañez (AMMA) eta Kristina Zorita ((H)emen Elkartea).
14:30 – 14:45 | (H)emen argazkia. Kristina Enea sarrerako kanpo eskileretan.
Urtero bezala, ikus-entzunezko industriako emakume guztiak gonbidatzen ditugu argazki sinboliko batean parte hartzera, sektorean dugun presentzia eta indar kolektiboa ikusgai jartzeko.
16:15 – 17:45 | Lan-mahai itxia elkarteen eta RTVEko Berdintasun Behatokiaren artean.
Gure ahotsak. Irailak 23, asteartea
Kursaal – Prentsa aretoa. Prentsa eta industriako akreditazioarekin sarrera.
12:30 – 13:30 | Indarkeria sexualen aurkako ekintza kolektiboa
Programaren une garrantzitsuenetakoa izango da ekintza hau. Izan ere, elkarte feministak eta sektoreko profesionalak elkartuko baitira txostenen aurkezpena, testigantzen irakurketa eta ikusentzunezkoan indarkerien aurkako agiriaren irakurketa batua uztartzen duen ekintza honetan.
Hiru erreferentzia-dokumentu aurkeztuko dira:
Hemen eta EAB (Euskal Aktoreen Batasuna) elkarteek osatu nahi duten protokoloaren ikerketan bildutako lehen datuak emango dira primizian.
«Después del silencio», CIMAk garatutako zinemaren eta ikus-entzunezkoen sektorean indarkeria sexualari buruz Espainiako Estatuan egin den lehen txosteneko aurkikuntza nagusiak.
Horiez gain, dokumentuotan jasotako indarkeria sexualen testigatzen zatiak irakurriko dira era kolektiboan eta sektoreko emakumeen ahotsetan(ekoizleak, zuzendariak, aktoreak, konpositoreak, kazetariak, etab.). Emakume horiei ahotsa ematea da helburua eta euren esperientziei oihartzuna gehitzea eta diskurtso kolektibo bat sortzea ikusentzunezko industria osatzen duten ahots anitzen bidez.
Egitarau honekin, Lurralde Arteko Lan Taldea sektorean erreferente kolektibo gisa sendotuko da. Donostiara ahots bateratua eramanda industria eraldatzeko premia larria ikusgai jarriko da, eta aldi berean, aukera-berdintasuna bermatzeko, aniztasuna indartzeko eta indarkeria sexualen aurka modu eraginkorrean borrokatzeko premia larria.