Erandio Magikoa 2025 jaialdiaren egitarauaren barruan.
Winstone, profesional handia, nahiz eta despistatua, bere ikuskizuna aurrera eramaten saiatuko da, haurrak primeran pasarazteko. Normalean, ondo egiten dakien gauza bakarra orraztea da, baina, bere tankerara, magia liluragarria sortzen saiatuko da bere ikuslego maitagarriarentzako. Agian oraingoan zortea izango du eta bere arrakasta ospatzeko gai izango da. Barre eta magiaz gozatu ikuskizun benetan burugabe honekin.