Barakaldoko 2025eko Viernes Flamencos jaialdiaren barne.
«Lo que nunca dije da Ostalinda Suárez bakarlari instrumentistaren azken apustua. Paco Suárez orkestra-zuzendariak konposatu eta moldatutako pieza flamenkoak, zeharkako flautan lizentziatutako Europako lehen emakume ijitoak interpretatuak.
Hitzek bezala, musikak ere esanahia alda dezake, norentzat den eta nori hitz egiten dion. Oraingo honetan, hori lortzeko, Barakaldoko Udal Musika Bandak eta nire bi zutabe flamenkoek (Juan Manuel Morenoren gitarra eta Pakito Suárez “El Aspirina”ren perkusioa) laguntzen didate. Sortu ditugun eta jaialdi honetan esklusiban aurkeztuko ditudan pieza hauek sentitzeko era bakoitza, haien nota bakoitza eta pentagrama bakoitza Bandako instrumentuetatik igarotzen da. Modu horretan, hitz bakoitza eta nota bakoitza eraldatu edo zabaldu egiten dira eta beren esanahia biderkatzen dute.«, Ostalinda Suárez.
Barakaldoko Udal Musika Banda, 1899an sortua, erreferente musikal garrantzitsua da Bizkaia osoan. 43 musikarik osatzen dute eta 2010etik Alberto García Espinak zuzentzen du.