Emakumeen eta musikaren arteko harremana birpentsatzeko jaialdia da Enmusikadas. Aurtengo edizioa irailaren 19tik 21era izango da, Zentral aretoan.
Jaialdiak emakumeak eta kolektibo disidenteak ahalduntzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, bai eszenatokiaren aurrean daudenak, bai atzean daudenak ere. Aurten, besteak beste, Las Migas, Maruja Limón, Christina Rosenvinge, Idoia & María Osés eta Kbless taldeen bisita jasoko dute.