Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«After 2: ALL IRON»

octubre 18 - noviembre 2

ALL IRON proiektuaFermín Díez de Ulzurrun artistak eta César Novella komisarioak azken hilabeteotan Legazpiko testuinguruan burutua, erakusketa-prozesu baten parte da. Proiektu honetan, Legazpin egindako ibilbide artistikoak eta Lenbur Fundazioaren laguntzaz egindako ekintzak uztartzen dira, iaz Puerto de Saguntoko Industria Modernizazioaren eta Langileen Oroimenaren Museoak argitaratutako After saiakera teorikoarekin batera.

Proiektuak bi atal ditu: Lehenik, Fermín Díez de Ulzurrunen erakusketa, César Novellak komisariatua, non honako piezak aurkezten diren: Mailu bikoitza, Mailu Begiak, Mirandaolako miraria, eta komisarioak egindako ikus-entzunezko pieza bat, Legazpin burututako sorkuntza-ikerketaren emaitzak jasotzen dituena. Bigarrenik, proiektuaren barruan, After 2: ALL IRON izeneko argitalpena aurreikusten da, 2025 amaieran edo 2026 hasieran kaleratuko dena.

Detalles

Comienza:
octubre 18
Finaliza:
noviembre 2
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/10/18/after-2-all-iron-/webkklik00-detalle/eu/

Local

La Encartada fabrika-museoa
El Peñueco auzoa, 11
Balmaseda, Bizkaia 090 España