Langileen etxebizitzan elkartzen dira arkitektura soziala eta industriala, 40ko hamarkadako goraldi industrialean herriak izan zuen bilakaera urbanistikoa islatzen den gunean. Patricio Echeverria fabrikaren hedapenak, eta ondorioz langileen etorrerak bultzatu zuen enpresak etxebizitzak eraikitzea.
Legazpiko lehen langile auzoan kokatuta dagoen etxe honek, orduko eredu arkitektonikoa eta bizikidetza formulak ezagutzeko aukera ematen digu: “apopiloak”, eta”sukalderako eskubidea zuten bizilagunak”.