Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bisita gidatua: «Denboran zeharreko bidaia Euskadin»

octubre 18

Denboran zeharreko bidaia Euskadin: XVI. mendeko baserritik industria-iraultzara

Ezagutu Euskadiren historia, tradizioa eta modernitatea lotzen dituen esperientzia paregabe batekin: Igartubeiti Museoa eta Fabrika Museoa elkarrekin bisitatzea, Euskal Herriaren industrializazioaren eta landa-iraganaren ibilbide liluragarria eskaintzen duten bi guneak

Igartubeiti: XVI. mendeko euskal baserria

XVI. mendeko baserri batean dagoen Igartubeiti Museoan baserritarren eguneroko bizitzan murgilduko zarete. Urrian, dolareak bizia hartzen du sagarraren prentsa tradizionalarekin, eta esperientzia sentsorial ahaztezina eskaintzen ditu: sagar-zuku egin berriaren usaina, Kirikoketaren soinu erritmikoa eta Kortabarria familiaren historia berpizten duten antzerkiak. + Info: Sagardoaren astea 

Fabrika: industria-iraultza barrutik

Minutu gutxira, Legazpiren bihotzean, Fabrika Museoak begirada osagarri eta gaurkotu bat eskaintzen du: industrializazioaren etorrera Euskal Herrira. Antzinako paper-fabrika batean dagoen museo hau, XIX. mendetik aurrera gure lurra eraldatu zuten gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-aldaketa sakonei buruzko erreflexioa  egitera gonbidatzen digu.

Ikuspegi dinamiko batekin, Fabrikan funtsezko gaiak jorratuko ditugu, hala nola emakumeak lantegietan duen papera, langile-mugimendua, landa-inguruneko familien etorrera masiboa eta Euskadiko  herri eta hirien bilakaera. “Euskadin egina” eremuan, Euskadiko produktu ikonikoak, fabrika enblematikoak eta ekintzaile aitzindariak ezagutuko dituzu.

Local

La Encartada fabrika-museoa
El Peñueco auzoa, 11
Balmaseda, Bizkaia 090 España