Cargando Eventos

« Todos los Eventos

2025eko bostekoa – Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna: «Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat»

septiembre 30

2025eko bostekoa – Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunaren egitarauaren barruan.

Aurten, bost solasaldi antolatu ditugu Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Bost lekutan egon nahi dugu une berean (irailaren 30ean, 18:30ean), bost liburu-dendatan, bost liburuz hitz egiten, bost itzultzaile beste bost itzultzailerekin solasean.

Durango – Hitz liburu-denda
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (Alison Bechdel)
Danele Sarriugarte eta Bego Montorio

Gasteiz – Eva Forest Liburutopia
Arturoren uhartea (Elsa Morante)
Koldo Biguri eta Lurdes Auzmendi

Hazparne – Et’abar liburu-denda
Gaiztoak (Clotilde Perrin)
Joana Pochelu eta Nahia Zubeldia

Iruñea – Katakrak
Idazketa labana bat da (Annie Ernaux)
Leire Lakasta eta Itziar Diez de Ultzurrun

Zarautz – Garoa liburu-denda
Carmilla (Sheridan Le Fanu)
Maialen Berasategi eta Isabel Etxeberria