Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Euskal lankidetzaren estrategiak indarkerien aurrean. Honduras, Senegal, Guatemala eta Palestinako ahotsak» hitzaldia eta kontzertua

octubre 6

Bilboko Udalak, Proclade-Yanapay, Munduko Medikuak, Medicus Mundi Bizkaia eta UNRWA Euskadirekin batera, “Euskal lankidetzaren estrategiak indarkerien aurrean. Honduras, Senegal, Guatemala eta Palestinako ahotsak ”.

Solasaldi baten bidez, bereziki larriak eta premiazkoak diren lau adierazpen jorratuko ditugu: emakumeen aurkako indarkeria, LGTBI fobia, pertsonen salerosketa eta Gazako genozidioa. Indarkeria horiek, forma askotakoak izan arren, egiturazko sustraiak eta botere-dinamikak partekatzen dituzte, eta bazterkeria, beldurra eta zigorgabetasuna betikotzen dituzte. Gune honek indarkeria horiei aurre egiteko euskal lankidetzak lagundutako estrategiak ikusarazi nahi ditu, eguneroko basakeriaren aurrean elkartasun eta ekintza sareak eraikitzeko helburuarekin.

Urriaren 7ko urteurrenaren bezperan, herri palestinarrak bizi duen tragedian inflexio puntua ezarri zuen data batean, SOL taldearen emanaldiarekin itxiko dugu topaketa. Gazako talde horrek folk palestinarra eta pop garaikidea uztartzen ditu.

 

Local

La Sinsorga, kulturgune feminista – (Bilborock eta)
Askao Kalea, 9
Bilbao, Bizkaia 020 España