2025eko KOBA Live jaialdia irailaren 20an ospatuko da. Jaialdia egun bakarrekoa izango da, baina, aldi berean, kontzertuak goizez hasiko dira. Bazkari herrikoia egingo da barrutian bertan (bazkarirako txartelak hilaren 12ra arte daude eskuragarri). Esparruaren antolaketa aldatu egin da, ikuslearen erosotasuna bilatuz.
Plater nagusia zuzeneko musikarekin dator, estilo ezberdinak nahastuz, gustu guztietarako taldeak egon daitezen. Zortzi dira Eclipse suediarrak buru dituen edizio honetako kartela osatzen duten taldeak. Wolfheart eta Before The Dawn talde finlandiarrak, Onslaught britainiarrak, The Electric Alley Kadiztarrak, Ehun Kilo eta Asgarth gipuzkoarrak eta Moonshinerds Durangarrak partekatuko dute eszenatokia.