Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Miramongo Matinéeen 2025/2026 Denboraldia

octubre 11, 2025 - junio 6, 2026

Urriaren 11n, larunbata, hasiko da Euskadiko Orkestraren egoitzan Miramongo Matinéeen 2025/2026 Denboraldia; 34 denboraldi daramatzate formazio handiaren soinu sinfonikoari kalitatezko alternatiba bat eskaintzen, formatu arin eta hurbil batean. Euskadiko Orkestraren ganbera-zikloak larunbat goizetako musika erritual txiki bat eskaintzen du, eta denboraldiro hamasei hitzordu ezberdin eta iradokitzaile ekartzen ditu. Sortu zenetik Kutxa Fundazioaren babesa duen zikloak ekainaren 6ra arte iraungo du.

Askotariko egitaraua

Miguel Ituarte pianista getxotarra eta Bilboko Koral Elkartea nabarmentzen dira gonbidatu berezien atalean. Beste hitzordu berezi bat Bilbao Orkestra Sinfonikoaren eta Euskadiko Orkestraren perkusiojoleek aurkeztuko digutena izango da. Bi orkestretako interpreteek bat egingo dute perkusio-ganberako errepertorio heterogeneoko kontzertu bat eskaintzeko. Perkusio-musikari aplikatutako teknologia berriak erabiltzearen aldeko apustua egingo du hitzordu honek.

Gainera, Euskadiko Orkestrako dozenaka kidek instrumentu-konbinazio ugariko hirukoteak, laukoteak eta boskoteak osatu dituzte, barrokotik gaur egunera arteko askotariko errepertorioa eskaintzeko. Hori guztia formatu arin, lasai eta kalitatezkoan, ordubete inguruko iraupenekoa, musikariei dibertsifikatzeko aukera ematen diena, ohiko habitat sinfonikotik ateratzen baitira. Haizea, Irauli, Soka Bones, Belharra eta Delicia Ensemble dira Miramongo eszenatokira igoko diren taldeetako batzuk. Aparteko aipamena merezi du zikloa inauguratzen duen kontzertuak, Kaabestrik eskainiko duenak, besteak baino zabalagoa delako nabarmentzen den taldeak, 16 interprete izango baititu taula gainean.

Hamasei hitzordu

Proposamen horiek guztiek menu erakargarri bat osatzen dute, eta bertan edonork aurki dezake bere altxor berezi eta propioa. Hona hemen Miramongo Matinéeen Denboraldiko egutegia:

Abonamenduak eta sarrerak

16 kontzertuetarako abonamenduak 96 euroko prezioa orokorra du, eta 75,20 euroko tarifa berezia onuradunentzat (65 urtetik gorakoak, 30 urtetik beherakoak, orkestrako beste zikloetako abonatuak, Kursaal Eszenako abonatuak, Eureka! Zientzia Museoko lagunak eta Musikene). Jada eskuragarri dago euskadikoorkestra.eus webgunean eta orkestraren bulegoetako telefonora deituz (943 01 32 32).

Sarrera solteek 11 euroko prezio bakarra dute eta salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, eserleku librerik balego, orkestraren egoitzako leihatilan bertan erosi ahal izango dira dagokion kontzertuaren egunean.

Autobus-zerbitzua

Kontzertuak larunbatetan izango dira, goizeko 11:00etan, Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan. Horietara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus zerbitzua eskaintzen jarraituko du Matinéetara bertaratu nahi duen ororentzat. 10:25ean abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4 zenbakitik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Local

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Miramon Pasealekua, 124
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España