2026an Gandiagaren heriotzaren 25. Urteurrena dela eta Arantzazuko Adiskideen elkarteak eta Arantzazuko frantziskotarrek antolatua eta Debagoienako turismo informazio eta interpretazio zentroa eta Oñatiko udalaren laguntzarekin batera, hainbat jarduera antolatu dira udazkenean, Ezagutu Arantzazu programaren barruan. Hau da lehenengoa.
Bitoriano Gandiaga dugu «Arantzazu Berriaren” interprete poetiko nagusia, bere osoan. Poetaren heriotzako XXV. urteurrenari begira, haren ikuspegia agertuko du Paulo Agirrebaltzategik emango duen hitzaldian, Gandiagaren testuetan oinarrituz eta beraren olerkiak irakurriz.
Paulo Agirrebaltzategi Kortabarria (Araotz-Oñati). Anai frantziskotarra. Romako Antonianum-ean Teologian doktorea da. Deustuko Teologia Fakultatean irakasle izan zen. 1971etik, Jakin aldizkariko kide, eta lauzpabost urtetan Jakin Taldearen arduraduna izan zen. 1970eko hamarkadan, UZEIren fundatzaileetako bat izan zen eta erakunde horretako lehen presidentea. EKBko (Euskal Kulturaren Batzarrea) presidentea ere izan zen. Ohorezko euskaltzaina. Gandiagaren literatur idazlan guztiaren bilduma egin du.
Hitzaldiaren amaieran Arantzazuko artxiboan egiten den ari den lanaren erakusleiho izango den plataforma digitala ezagutzera emango da. Gandiagaren heriotzaren 25. urteurrena aitzakia hartuta, azken urte hauetan artxiboan bere funtsaren inguruan aurkitutakoak erakutsiko duen atalarekin zabalduko dugu plataforma.
IZEN EMATEA: adiskideak@arantzazu.org (688 613 840) – Leku mugatuak.