«ERCÁS» eraldaketa eta erresilientziaren edertasunaren ospakizuna da. Konpainiak “sacrée” bakar-saioan (2024) garatutako material fisikoetan oinarrituta, “ERCÁS” piezak emakumezkoen hiru gorputzen aukera poetiko eta kaleidoskopikoak zabaldu nahi ditu orain; izan ere, gorputzok mihise mudakor bihurtzen dira, mugimenduaren erritualtasuna, gozotasuna eta plastikotasuna esploratzen dituela. Pieza horretan, dantzariek gorputzaren pertzepzio tradizionalei eta haren ahalari aurre egiten dien hizkuntza bisuala sortzen dute. Mugimendu plastikoak eta uzkurdura zehatzak bateratu egiten dira, metamorfosiaren funtsa eta egokitzeko gaitasuna islatzen dituzten eredu hipnotikoak eratzeko, eta erakusten dute gorputza aldi berean ahula eta ahaltsua, estatikoa eta dinamikoa, bakuna eta anizkoitza izan daitekeela.
Gorputzarekin, fisikotasun eta erraitasunetik, berriz lotzeko beharretik sortu zen proiektua, Batetek gorputzaren eta espazioaren arteko harremana nagusiki ikertu zuen lan batzuen ondoren. Fisikotasunarekiko loturan, geometria, uzkurdura eta erritmoa aztertu ditu, edozein definiziori aurre egiten dioten gorputz mudakorrak eraikitzeko modu gisa. Proiektuaren nahia da giza gorputzatzat, bereziki emakumezkoaren gorputzatzat, hartzen dugunaren muga fisikoak eta diskurtsiboak zabaltzea. Irudimenarekin jolastuz eta aukera berriak ikertuz, aldez aurretik pentsatutako ideiak alde batera uztea eta “gure errealitatearen kalitate metamorfikoa eta arina behatzea” du helburu.
Fitxa artistikoa:
Idoia Tapiak Arte Dramatiko ikasketak egin ditu Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean (TAE) eta Bilboko Dantzertin. Hainbat sorkuntza eszenikotan parte hartu du, bai bakarrik, bai taldean: Komunetik (Hatzamarka Kolektiboarekin eta Bapateko Orkestrarekin elkarlanean), Darigu (Irati Vélezekin elkarlanean, Sastakai Antzerki Taldea izenpean), Ludus (mikroantzerki fomatuko sorkuntza propioa), Gomuta (objektu-antzerki talde sorkuntza, babestua). Musikan ere ibilia da, abeslari moduan, batez ere, Skabidean taldearekin (2019-2023). Gaur egun, interpretazio-lanak (bai antzerkian, bai zineman) uztartzen ditu bere sorkuntzekin batera, zeinak hainbat ekitalditan antzeztu dituen, besteak beste: Loraldia, Act, Eztena Jaialdia, Encuentros de Arte Joven de Navarra, Dinamoa Sormen Gunea…