La Fundición, Baliabide Zentro gisa jarduteko atalean, eta ikerketa-, sorkuntza- eta ekoizpen-prozesuei dagokienez, bat egiten du konpainiek beren prozesuen fase horiek gauzatzeko espazio bat izateko beharrarekin. Horretarako, proposatzen da haiekin lankidetzan aritzea, pieza La Fundición programan aurkeztu aurreko egunetan ekipamendua eta lan-espazioa eskainiz. Bestalde, entzunaldiekiko eta beste profesional batzuekiko lotura garatzeko interesa duen gunea den aldetik, La Fundición egonaldiak hurbilketa-tresna gisa planteatzen du, eta zubiak jartzen ditu sormen-prozesuen, artista gonbidatuen eta tokiko artisten artean, bai eta sorkuntza berri bat abian jartzeko eta/edo eszenaratzeko egitura eta haren dramaturgia hurbilagotik ezagutzeko interesa duen ororentzat ere.
«Kanpotarrak« da Manvcodiata konpainiaren proiektu berria. Laura Penagos antzezleak sortu zuen konpainia, 2021ean, eta, 2023an, Elías Martínez de Lezea eszenografoak bat egin zuen harekin. «Putaren bakarrizketa eroetxean» (25etik gora emanaldiren ondoren, biran jarraitzen du egun) antzezlanaren ostean, sortze-lan berri hori prestatzen ari dira egunotan La Fundición Aretoko egonaldi batean.
Laura, Toktam eta Manwan euskararekin biziki konprometituta dauden hiru emakume dira. Hilabete luzez, euskarari eta aniztasunari buruzko ikastaro bat prestatzen aritu dira. Gaur, ikastaroa hitzaldi areto batean aurkeztuko da. Halako batean, ezkutuko informazio bat ezagutuko dute, eta horrek proiektua hankaz gora jarriko du. Lortuko al dute ados jartzea nork bere printzipioak saldu gabe?
Fitxa artistikoa: