Nafarroako Bideojokoei eta Sorkuntza Digitalari buruzko 5. Jardunaldiak 2025eko azaroaren 14an eta 15ean izango dira Baluarten. Ekitaldi honek bideojokoen inguruko komunitatea biltzen du, bere dimentsio kultural eta artistikoan zentratuz: pertsona adituen eskutik, tokiko zein estatuko ikus-entzunezko sektoreko joera eta proiektu berritzaileenak ezagutzeko aukera izango da.
Izen-emateak laster irekiko dira.