Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Gure Kanoa»

octubre 19

Gure Kanoa, Abba, Senegaleko arrantzale familia batean jaiotako haur ausart zein xarmagarriaren istorioa dugu. “Arrainen Etxean” arrantza egiten jarraitu ahal izateko, Abba abentura luzean murgilduko da, bi mundu ezberdinen kulturak hurbilduz eta Maam Kumbaren ahotsa Izaroren herriraino emanez.

Migrazioa, Ipar eta Hegoaldeko herrialdeen arteko harremana eta ama lurraren zaintza izango ditugu gai nagusi ikusle guztientzako txontxongilo ikuskizun sakon, dibertigarri eta poetiko honetan.

Abentura eta pasioz beteriko istorio honek, herrien taupada eta kantuen bitartez, esperantzak bizitzarekin elkarbizitzen duen parajera eramango gaitu.

LAN TALDEA

  • Zuzendaritza: Josu Cámara
  • Gidoia eta sorkuntza: Josu Cámara, Eñaut Gorbea eta Odei Arregi
  • Txotxongiloen manipulazioa: Eñaut Gorbea eta Odei Arregi
  • Dramaturgian laguntzailea: Itziar Rekalde Luzarraga
  • Musika originala: Pascal Dione
  • Argien diseinua: Amaia Garrosa
  • Txotxongiloen sorkuntza: Eñaut Gorbea
  • Eszenografiak: Eñaut Gorbea
  • Kolaborazio berezia: Ion Maia Soria
  • Produkzioa: Zurrunka Teatro

Local

Sarobe Arte Eszenikoen Gunea
Máximo Yurramendi, 2
Urnieta, Gipuzkoa 072 España